Día y hora: 
16 de Agosto, Viernes a las 20:00
Dirección: 
Irala kalea
Precio: 
0.00 €

LA JODEDERA Kuba eta Euskal herria kantuan

Euskal Herria eta Kubaren arteko joan-etorriko bidaia egiteko gonbidapena egiten digu La Jodederak. Euskarazko karibetar taldea edo Karibeko euskal taldea, nahi den moduan definitu dezakegu duela bost urte sortutako laukote hau. Orain arte eskaini dituen kontzertuetan, entzuleak taldearen freskuraz eta izpiritu festazaleaz kutsatzea lortu du La Jodederak, eta horrek egin du ezagun gure bazterretan. Helburu argi batekin sortu zuten La Jodedera: entzuleak dantzan jartzea. Horretarako, kantu propioak sortzeaz gain, Euskal Herriko zein Kubako abesti ezagunetara jotzen dute, betiere ukitu pertsonala emanez. Dantzarako erritmo beroak (son, cumbia, merengue...) eta aldarrikapen edo salaketa hitzak ondo baino hobeto ezkontzen dira La Jodederaren kantuetan: garapenaren izenean azpiegitura-proiektu erraldoiak salattzen dituzte, emakumeak baztertzen dituen tradizioa arbuiatzen dute, krisi ekonomikoak herritarrengan eragindako izua islatzen dute, gizarte kapitalistaren kontsumismoaz ohartarazten dute eta ondo informatuta egotearen garrantzia aldarrikatzen dute, besteak beste; beti ere umore onez eta dantzarako gogoa zabalduz.

--------------------------------

La Jodedera es un grupo vasco que hace música caribeña, o al revés, un grupo caribeño que canta en euskara. El idioma vasco y los ritmos caribeños se funden en este cuarteto formado hace algo más de cinco años,y que se ha dado a conocer por la frescura y el espíritu festivo que transmite en sus actuaciones La Jodedera nació con un objetivo principal, hacer bailar a la gente, y para ello recurre tanto a temas propios como a versiones de temas tradicionales vascos o cubanos. Pero siempre añadiéndoles un toque especial. Para La Jodedera los ritmos bailables (son, cumbia, merengue...) no están reñidos con el mensaje y la reivindicación. Pero ante todo, buen humor y ganas de bailar es lo que transmite este cuarteto.