Guztira, ia 40 jarduera/ordu eskainiko dira. Ekainaren 11arte dago irekita izena emateko epea.

Bergarako Udal Kirol zerbitzuak abian du 2013ko uda kanpaina guztira ia 40 jarduera/ordu eskainiko direlarik. Zozketak egin dira dagoeneko (250 plaza bete dira) eta orain plaza libreak betetzeko epea dago irekita ekainaren 11ra arte. Plazak hurrenez hurren eta etorri ahala beteko dira.

Jarduerak

Jarduerak adin eta interes guztietara moldatzen dira.

  • Umeentzako: irristaketa, igeriketak, piraguismoa funky eta tenisa.
  • Gazteentzako: tenisa, piraguismoa, hockey-irristaketa, areto-txirrinda eta funky eta eskaintza berritzaile eta desberdin bezala, eskalada, Capoeira eta defentsa pertsonala.
  • Helduentzat: ohiko gimnasioetako eskaintzak (GAP, areto bizikleta, pilates, body-power eta fit-box) eta berritasunen artean, irristaketa eta tenis eta eskalada-hastapena.

Jarduerak, zozketa emaitzak eta aukeran dauden plazen argibideak www.agorrosin.net webgunean eta Agorrosingo idazkaritzan bertan.