Jaitsi plan osoa

Bergarako Kirol Zerbitzuak, herriko kirol arloko eragile nagusiena den einean, Bergarako kirol sistemaren inguruan hausnarketa sakon bat egin du. Bergarako Kirol Zerbitzuak, herriko kirol arloko eragile nagusiena den einean, Bergarako kirol sistemaren inguruan hausnarketa sakon bat egin du Kirol Zerbitzuak. Abiapuntua, Kirol Zerbitzua Bergarako kirol sistemaren ardatz, egitura honek Bergarako kirolari egin diezaizkioken ekarpenen inguruko hausnarketan oinarritu da. Horretarako, Kirol Zerbitzuaren xedea, ikuspegia eta baloreak identifikatu dira, ondoren, Kirol Zerbitzuaren etorkizuneko erronka nagusiak finkatzeko.

Plana abian jarri aurretik, Kirol Zerbitzua osatzen duten pertsonek, batetik, zerbitzua beraren egitura eta funtzionamenduaren inguruan hausnarketa bat egin dute. Eta bestetik, Kirol Zerbitzua eta Bergarako kirol sistemaren arteko harremana eta elkar eragina aztertu nahi izan dute. Horretarako, Bergarako kirol praktikari dagozkion azken urteetako datuak jaso eta aztertu dira, adin eta kirol ibilbide ezberdinei dagokien partaidetza mailari erreparatuz.

Aldi berean esan behar da, informazio kuantitatiboa ez ezik, plana gauzatzeko ezinbestekoa den informazio kualtitaboa lortzeko bitartekoak jarri direla, izan ere, Bergarako Kirol Kontseiluaren sorrera bultzatu baita Bergarako kirol sistema osatzen duten eragile guztien partaidetza bermatzeko eta horien guztien iritzia kontuan hartzeko.

Egindako azterketa eta hausnarketaren erakusle nagusia Kirol Zerbitzuak onartutako AMIA (DAFO) koadroa da. Bertan, Kirol Zerbitzuak etorkizuneko erronkei aurre egiteko gainditu beharko dituen ahuldadeak, uxatu beharko dituen mehatxuak, eta aprobetxatu beharreko indarrrak eta aukerak zehazten dira.

Bestalde, Kirol Zerbitzuak dituen erronka nagusiak definitzeko, horiek modu sistematiko batean ordenatzeko eta estrategia eta egitasmo konkretuen bitartez garatzeko, eta plangintza osoaren jarraipena egin ahal izateko, beharrezkoa da plana esku-hartze esparru edo ardatz ezberdinetan egituratzea.

Aipatu esparru hauek ez dira elkarrengandik independienteak, aitzitik, elkar eragina dute. Horregatik, ezinbestekoa da ardatz ezberdinetan egiten diren proposamenek guztiek Planaren xedearen lorpenarekin harreman estua izatea Planaren arrakasta bermatzeko. Ardatz nagusiak zehazteko orduan bi irizpide jarraitu dira: lehena, Kirol Zerbitzuak egindako hausnarketaren ondorioz finkatutako kirol politikaren ardatzak Planean islatzea; eta bigarrena, Bergarako Kirol Kontseiluak egindako proposamenak eta ezarritako lehentasunak kontuan hartzea.