Enviado por admin en Vie, 2013-04-19 16:33
Aurten, Bakailao lehiaketa maiatzaren 18an egingo da, goizez, San Martin plazako arkupetan. Parte hartzeko honako arauok jarraituko dira:
- Bergarako gastronomia elkarteek hartu ahal izango dute parte. Elkarte bakoitzetik talde bakarrak eman ahal izango du izena lehiaketan, eta talde bakoitza 2 pertsonaz osatuta egongo da.
 - Apuntatzeko azken eguna: maiatzaren 6a . Telefonoz Bergarako kultura etxera deituta (943 77 91 59).
 - Lehiaketako parte hartzaileek Bergarako Kultura etxean hartuko dituzte lurrezko kazuelak eta dieta, maiatzaren 13tik maiatzaren 16ra.
 - Bergarako Udalak 110€ko dieta emango die lehiaketan izena eman eta parte hartuko duen bikote bakoitzari. Dieta horrekin bakailaoa eta berau prestatzeko behar dituzten osagarri guztiak erosiko dituzte lehiaketako parte hartzaileek.
 - Lehiaketako parte hartzaileak beranduenera 11:00etan agertu beharko dira San Martin plazara.
 - Bakailaoa 12:45ean entregatu beharko dute parte hartzaileek.
 - Epaimahaiko kideak Bergarako Udalak izendatuko ditu, eta beraien erabakia apelaezina izango da.
 - Sari banaketa 13:30ean izango da San Martin plazan.
 
							
							