Maiatzaren 4an izango da BErgarako Udal pilotalekuan. Sarrerak Bergarako kultura etxean ere eskuratu ahalko dira.

Benito Lertxundi Orioko euskal kantariak kontzertua eskainiko du Bergarako Udal pilotalekuan maiatzaren 4an. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

"Oroimenaren oraina" diskoko kantak eskainiko ditu Lertxundik.

Kontzerturako sarrerak Bergarako kultura etxean ere eskura daitezke, 20€an.