Izena emateko azken eguna apirilaren 26a izango da; ekintzaile eta enpresa txikientzako saioetan berriz maiatzaren 31 arte eman daiteke izena. Informazio gehiagorako edo izena emateko, Mankomunitatera jo behar da 943 79 30 90ra deituta edo rgarcia@debagoiena.net rgarcia@debagoiena.net helbidera idatzita.

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak autoenplegurako sentsibilizazio saioak eta bestetik, ekintzaile berrientzaako eta enpresa txikientzako tailerrak antolatu ditu. Informazio guztia diptiko honetan dago eskuragai.

Autoenplegurako sentsibilizazio saioak

Publiko orokorrari zuzenduta dago, negozio-ideia izan ala ez. Saioon helburua da da autoenpleguaren potentzialtasuna adieraztea eta aurrez egin beharreko azterketaren garrantzia azpimarratzea.

Gai desberdinen inguruan egingo dira honako data eta tokiotan:

  • Antzuolan, apirilaren 22an, Olaranen, 10:00-13:00, gaztelaniaz
  • Eskoriatzan, apirilaren 30ean, Ibarraundin, 15:00-18:00, euskaraz
  • Arrasaten, maiatzaren 7an, Etxaluzen, 15:00-18:00, gaztelaniaz
  • Bergaran, maiatzaren 14an, Irizarren, 15:00-18:00, euskaraz
  • Aretxabaletan, maiatzaren 20an, Arkupen, 10:00-13:00, gaztelaniaz
  • Oñatin, maiatzaren 28an, Zubillagako Olaburu zentroan, 15:00-18:00, euskaraz

Ekintzaileentzako eta enpresa txikientzako

Honako tailerrak egingo dira

  • Datu babesaren ezarpena enpresa txikietan (6 ordu), ekainak 11 eta 12, 10:00-13:00
  • Sare sozialak eta mikroenpresa (4 ordu), ekainak 19, 09:00-13:00
  • Kudeaketaren kontrola mikroenpresan (5 ordu), uztailak 1, 09:00-14:00
  • Langile autonomoentzako tributazioa (4 ordu), uztailak 8 eta 10, 15:00-17:00.

Hauetan izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da.