Azken 20 urteotan Azkoitiko, Bergarako eta Azpeitiko udalek urtero antolatzen dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa elkarlanean, eta zikloa koordinatzeko lanak Fray Joseph de Echevarria de Amigos del Organo de Gipuzkoa erakundeko ordezkari den Esteban Elizondok egiten ditu.

Organo Erromantikoaren nazioarteko XX. zikloa ospatuko da aurten. Ziklo honen bidez, organo erromantikoak duen balorea ezagutzera ematea nahi da nazioarteko organista ezberdinak Bergarara ekarriaz. Organistekin batera maila artistiko handiko instrumentista, solista eta abesbatzak ekartzen dira.

Aurtengoan urriaren 5ean, José Antonio Pascual organo jolea izango dugu Eskola/Gurutzeaga abesbatzarekin; urriaren 19an, Oscar Candendo izango da Easo abesbatzako Araoz Gazte abesbatzarekin batera. Eta zikloari urriaren 26an emango zaio bukaera, Azpeitia eta Bergarako organo ikasleen emanaldiarekin.

Urriak 5: Jose Antonio Pascual organista Eskola/Gurutzeaga abesbatzak. .l

Urriak 19: Oscar Candendo organista Easo Abesbatzako Araoz Gazte abesbatza

Urriak 26: Bergara eta Azpeitiako organo ikasleak.

Emanaldi guztiak Santa Marina elizan izango dira 19:00etan, doan.

Departamento: