Azaroaren 15en, ostirala, Raitx eta Sara Zozaya musikariek kontzertua egingo dute Seminarixoan, 21:00etan. Emanaldia doan izango da.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamenduak eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom´s-ekin elkarlanean.

Raitx Rakel da eta 2017an bere ibilbidea hasi zuen gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin. Koban taldearekin ere dihardu, baina proiektu pertsonal hau handitu berri du bateria, baxu, gitarra eta zenbait ahotsekin.

Sara Zozaya donostiarrak, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ere ekin dio gitarra eta teklatuarekin. Euskal Herrian zein kanpoan kontzertu ugari egiten dabil, eta kritika oso onak jaso ditu.

Departamento: