Abenduaren 13an, ostirala, Txinparta eta Type antzerki konpainiek emanaldia egingo dute Seminarixoan, 21:00etan. Emanaldia doan izango da.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamenduak eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom´s-ekin elkarlanean.

Txinparta antzerki taldea 2012an sortu zen eta antzezlan asko egin ditu, baita sariak eskuratu ere. 'Zurrunbiloan' lanean ustezko zoriontasunaren kontakizuna egiten dute.

Type antzerki taldeak ere ibilbide emankorra egin du azken 5 urteotan; eta oraingoan idazle baten erronka azalduko digu, idazleak berak sortutako pertsonaiek kontra egiten ez dioten bitartean behintzat.

 

Departamento: