Aratusteekin lotuta herrian sasoi honetan klasikoak diren bi emanaldi garrantzitsu izango dira: Bergarako Musika Bandaren eta Orkestra Sinfonikoaren Aratusteetako kontzertua otsailaren 21ean pilotalekuan 22:30ean; eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en 'Bizi dantza' emanaldia pilotalekuan 18:00etan.

Aratusteetako kontzertuaren sarrerak eskuratu ahal izango dira otsailaren 13an 18:00etan hasita:

-online www.ticket.kutxabank.es webgunetik lerro bakoitietako sarrerak.

-Seminarixoa aretoko (San Martin plaza) leihatilan lerro bikoitietako sarrerak: otsailaren 13an eta 14an 18:00etatik 20:00etara.

Hortik aurrera sarrerarik geldituko balitz, Seminarixoko takillako ordutegian salduko dira, eta otsailaren 18tik aurrera Internet bidez.

Sarrera: 8 €. Pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko.

Kontzertu egunean 21:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila, 22:00etan ateak eta kontzertua hasi baino 10 minutu lehenago itxiko dira ateak. 22:20tik aurrera ez da jendea frontoira sartzen utziko.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en emanaldirako sarrerak, aldiz, salduko dira otsailaren 14an 18:00etan hasita:

-online www.ticket.kutxabank.es webgunetik lerro bakoitietako sarrerak.

-Seminarixoa aretoko (San Martin plaza) leihatilan lerro bikoitietako sarrerak: otsailaren 14an 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Hortik aurrera sarrerarik geldituko balitz, Seminarixoko takillako ordutegian salduko dira, eta otsailaren 18tik aurrera Internet bidez.

Sarrera: 6 €. Pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.

Emanaldi egunean 17:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila, eta 18:00etan ateak.

Departamento: