Martxoaren 7an, larunbata, Amak eta Ain_1 taldeek kontzertua egingo dute Seminarixoan 19:00etan, Martxoak 8aren programazioaren barruan. Sarrera: 8 euro.

Amak taldea honako musikariek osatzen dute: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano. Guztiak emakumeak, guztiak eskarmentu handikoak eta guztiak amak. 90eko hamarkadatik trikitiaren erreferenteak diren lau emakume musika tonalitate bestelakoak lantzen.

Eta beraiekin batera Ain_1 taldea musika, poesia eta dantza oso modu irudimentsuan eskaintzen duen Arrasateko emakume laukotea, aspaldi luzaroan zuzenean ikustea ia ezinezkoa dena.

Departamento: