Debagoieneko Mankomunitateko Hondakinen Bulegoak jakinarazi du Covid 19 birusak sortutako egoera dela eta, txartelen eskaerak jasotzen dituzten udaletako langileen telelana errazteko eta herritarren joan-etorriak gutxitzeko, Hondakinen Kudeaketa Bulegoaren arreta guztia telefonoz egingo dela martxoaren 13tik, ostirala, aurrera.

Txartel eskaerak telefonoz jasoko dira eta postaz etxera bidaliko zaie herritarrei. Edukiontzi marroi eta gris guztietan hori azaltzen duten oharrak jarri dira.

Udaletxeetan egiten den txartelen kudeaketa bertan behera uzten da. Ez da txartelik egingo, konprobatuko edo berriz grabatuko. Dena telefonoz egingo da mankomunitatetik (943 50 47 21).

Txartel eske edo txartelarekin arazoren bat duela esanez herritarren bat udaletxera hurbiltzen bada, 943 50 47 21 telefono zenbakira deitu beharko duela jakinaraziko zaio.

Departamento: