Gaur, astelehena, jarri da martxan foru aldundiek udarako haur eta nerabeentzako antolatutako Udalekuak eta Gazte Oparraldiak kanpainetarako izenematea.

Programan hauek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen dira, eta Gipuzkoako haur eta nerabeei zuzenduta daude.

UDALEKUAK

7-13 urte bitarteko haurrei zuzenduta (2007-2013 urteen artean jaioak).

Adinaren arabera antolatuta daude eta astebeteko txandak dira. Txanda guztiak uztailean dira.

Barria, Espejo, Zuhatza, Gorliz, La Arboleda, Lapurreketa, Lurraska, Orio, Hondarribia, Zarautz, etab…

Informazioa eta izen ematea hemen.

GAZTE OPORRALDIAK

14-17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta (2003 – 2006 urteen artean jaioak).

Adinaren arabera antolatuta daude eta 7/10 eguneko txandak dira. Txandak uztailean eta abuztuan izango dira (gehienak uztailean).

Urdaibai ibiltaria, Hondarribia, Gazte Rock Gasteizen, Zarautz, Orio, Madrid, Baños de Montemayor-en zirkoa, Doneztebe, Valencia, menorca, Benicassim, Jaca, etab…

Informazioa eta izen ematea hemen.

Izena emateko epea: martxoaren 16tik apirilaren 2ra (biak barne). Izen ematea Internetez egin behar da aipatutako loturatan (arazoren bat baduzue deitu udalekuetako telfonora 943 445 980).

Departamento: