Herritarrak liburuak edo bestelakoak maileguan hartzera joan ezin garen garai honetan, Udal Liburutegitik gogorarazi dute herritarrek aukera dutela ehunka liburu elektroniko zein filmak on line doan eskuratu eta erabiltzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eLiburutegia webgunean daude horiek guztiak eskuragarri. Eta aukera dago bertara sartu eta liburuak zein filmak online ikusteko edo deskargatzeko.

Bestela, aukera dago, baita ere, Udal Liburutegiaren bitartez egiteko; pausoak oso errazak dira:

-Udal webgunean ‘Udal Zerbitzuak’ atalean ‘Liburutegia’ tartea aukeratu.

-Bertan ‘Katalogora sartu’ klikatuz gero, eskuman ageri den ‘eLiburutegia’ atalean sartu.

-Gune horretan ezkerrean goian ageri den ‘eLiburutegia’ atalean identifikatu beharko zara: hau da, NAN zenbakia eta dagokizun pasahitza jarri.

Pasahitza bertan eskatu dezakezue.

Bestela, astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era bitartean Udal Liburutegira telefonoz deitu dezakezu (943 779162). Udal Liburutegian emango dizkizute pasahitza eta behar dituzun argibide guztiak.

Irakurzaletasuna eta aisialdia ondo mimatu ditzagun! Erabil ditzagun eskura ditugun baliabideak!

Departamento: