Covid19 birusaren konfinamenduaren eraginez, hainbat zerbitzu itxi eta eten egin dira, baina Jardun euskara elkarteak kudeatzen dituen udalerriko hiru ludotekek (Oxirondo, Osintxu eta Angiozarrekoak) zerbitzua ematen jarraitzen dute sare sozialen bitartez.

Helburua da konfinamendua denbora errazagoa egitea eta euskarazko aisialdia sustatzea. Hala, egunero txikienei eta horien familiei ekintzen proposamenak egiten dizkiete. Hala nola, etxeetan egiteko moduko aisialdirako ekintzak: sukaldaritzakoak, probak, esperimentuak, lehiaketak...

Gainera, ekintza proposamen horiekin guztiekin laburpena egiten dute astero, eta hemen jartzen dute ikusgai.

Departamento: