Covid19 birusa dela-eta Seminarixoak martxoaren 13an ateak itxi egin zituen. Ondorioz, martxorako eta apirilerako aurreikusitako hainbat emanaldi dataz aldatu egin behar izan ziren, edo bertan behera utzi: 'Yo nunca' antzezlana, Xabi Solanoren kontzertua eta hainbat film emanaldi, besteak beste.

Udalak jakinarazi du martxoko eta apirileko emanaldietarako sarrerak erosi zituztenei dirua itzuliko zaiela:

-Sarrerak internet bidez erosi dituzuztenei horren berri emanez e-posta bidali zaie.

-Sarrerak Seminarixoko leihatilan erosi dituztenek konfinamendu garaia bukatzen denean Seminarixoko leihatilara jo beharko dute sarrerarekin sarreraren dirua jaso ahal izateko. Aurretik ezin da.

Bestalde, Udalak zehaztu ditu ikuskizun horietako batzuen data berriak:

-Xabi Solanoren kontzertua 2020ko azaroaren 20an egingo da.

-'Yo nunca' antzezlana 2021eko martxoaren 6an egingo da.

Mila esker eta barkatu eragozpenak.

Departamento: