Bergarako Udalaren 2020ko udako aisialdi eskaintza COVID19-ak baldintzatu du erabat. Azken urteetan baino eskaintza urriagoa izango da eta eskainiko ditugun bi ekimen nagusiak ere ez dakigu aurrera eraman ahal izango ditugun.

Martxan jarri ditugun bi ekimenetako batean izena emateko, umearen datuak bete, orain ez da ordainketarik egin beharko. Aurrerago, ekainaren 8tik 19ra bitartean, udaleku irekiak eta kirol kanpusa aurrera eramateko moduan bagaude eskatuko zaizue ordainketa egitea. Horretarako izena eman dutenekin email bidez harremanetan jarriko gara.

Hemen duzue bi ekimenei buruzko informazioa:

-UDALEKU IREKIAK (2008 – 2017 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta). Izen ematea.

-KIROL KANPUSA (2009, 2010, 2011 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta). Izen ematea.

UDALEKU IREKIAK

-Egunak: ekainaren 29tik uztailaren 24ra

-Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

Partehartzaileak

-2008-2017 urte bitartean jaiotako haurrak.

-Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du.

-Familiek 3 edo 4 asteko udalekuetarako izena eman ahal izango dute.

    3 asteko udalekuak: ekainaren 29tik uztailaren 17ra.

    4 asteko udalekuak: ekainaren 29tik uztailaren 24ra.

-Udaleku irekietarako San Martin Agirre ikastetxeko eraikin biak erabiliko dira.

-Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira.

Izen ematea:

Izena emateko azken eguna: maiatzak 24.

EPEZ KANPO EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO

Ordainketa: ekainaren 8tik 19ra bitartean

Emailez jarriko gara harremanetan familiekin ordainketa egiteko.

Kuota: Aukeratutako aste kopuruaren eta izena eman duen seme-alaba kopuruaren araberakoa izango da:

UDALEKU IREKIAK Iraupena: 3 aste Iraupena: 4 aste

1 eta 2. umea                          75€ bakoitza        100€ bakoitza

3. seme/alaba eta gehiago      doan                     doan

PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da!

GURASOEKIN BILERA:

-Ekainak 18, osteguna 18:00etan Seminarixoan.

KIROL KANPUSA

-Egunak: ekainaren 29tik uztailaren 24ra.

-Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.

Partehartzaileak

-2009, 2010 eta 2011n jaiotako haurrak.

-Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du.

-Familiek 3 edo 4 asteko kirol kanpuserako izena eman ahal izango dute.

    3 asteko kirol kanpusa: ekainaren 29tik uztailaren 17ra.

    4 asteko kirol kanpusa: ekainaren 29tik uztailaren 24ra.

-Kirol kanpuserako topagunea Agorrosingo Kirolgunea izango da.

Izen ematea:

-Izena emateko azken eguna: maiatzak 24.

EPEZ KANPO EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO

Ordainketa: ekainaren 8tik 19ra bitartean

Emailez jarriko gara harremanetan familiekin ordainketa egiteko.

Kuota:

KIROL KANPUSA Iraupena: 3 aste Iraupena: 4 aste

Abonatua                               83€                     110€

Ez abonatua                        169€                      224€

Abonatu tratamentua izango dute ordainketa egunean abonatuta dauden haurrak.

PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da!

Departamento: