Udalak Covid19aren krisiari aurre egiteko Plan Integralaren barruan turismo eta aisialdi eskaintza ere garatzen dihardu; eta Laboratorium Museoarekin lankidetzan udarako programa interesgarria antolatu du, bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzak batuko dituena. Ekimenak bergarar zein kanpotarrei zuzenduta daude.

Gainera, Laboratorium Museoak ere altxor asko ditu ikusteko; bertakook zein bisitariek asko dugu eta dute bertan deskubritzeko:

-Taula periodikoa, unibertsoa osatzen duten elementuak – erakusketa.

-Bergarako Errege Seminarioko bilduma.

-Hiru mendetako zientzia instrumentuak.

-Zoologia: miniaturan egindako elementuak.

OHARRA: Datarik ez daukaten ekintzetarako komeni da erreserbak beti lau egun lehenago egitea.

Informazio gehiago: www.bergaraturismo.eus eta laboratorium.eus

1. MARRAZKETA BOTANIKOA HAURRENTZAT

Errekalde jauregiaren lorategian 100 zuhaitz baino gehiago daude eta 25 espezie desberdin. Noizbait konturatu zara nolako biodibertsitate aberastasun dagoen? Ezagutuko zenituzke zuhaitz espezie desberdinak? Tailer honetan, marrazketaren bitartez, neska-mutikoak aberastasun honetaz ohartarazi nahi ditugu. Sortutako emaitzak euren ikerketaren oroigarriak izango dira: postalak eta txapak. Eta horrela, ikasitakoa senideekin eta lagunekin elkarbanatzeko aukera bikaina izango dute!

• MOTA: TAILERRA

• IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean.

• DATA: Uztailaren 3a, ostirala, goizez: 10:00 – 13:00

• IRAUPENA: 3H • PUBLIKOA: 6-12 urte

• PREZIOA: Doan.

• PLAZA MUGATUAK

• HIZKUNTZA: EUSK

2. BERGARA: BISITA MONUMENTALA

Atsegin bezain harrigarri suertatzen da Bergarako hirigune historikoa bisitatzea. Bisitariak espero ez duen “aire zabaleko museo” batekin topo egingo du, estilo arkitektoniko ugariko eraikin berezi eta bikainez osatutako multzo batekin. Italiar arkitekturak, Europa erdialdekoak, barroko sevillarrak, Euskal gotikoak… bere horretan eta bizirik jarraitzen dute kale hauetan; XVI-XVIII. mendeetako arte europarraren erakusketa errepikaezinak ikus ditzakezu. Bergarako hirigune historikoari, Kultur Ondarearen babespean geratzen den monumentu-multzo izendapena aitortu zion Eusko Jaurlaritzak. Laboratorium Museoan elkartuko gara, eta ondoren Bergarako erdigunean zehar ibiliko gara monumentuak ikusten eta Bergarako historia oparoa ezagutzen.

• MOTA: BISITA GIDATUA

• IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean

• NON: Laboratorium Museoan elkartuko gara, ondoren, Bergarako erdigunean zehar ibiltzeko.

• IRAUPENA: 1H inguru

• DATAK: Erreserben arabera

PLAZAK: MUGATUAK

• HIZKUNTZA: EUSK edo GAZT.

3. LORATEGIEN IBILBIDE HISTORIKOA

Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira Bergarako Historian. Egungo hirian ere hala izaten segitzen dute. Gerriko berde batek inguratzen du Bergara. Baina erdigune historikoaren barne egituran ere zabalak eta ederrak dira berdeguneak, baita oso bereziak ere. Batzuk ongi kontserbatzen dira, beste batzuk eraldatu egin ditu azken hamarkadatako hiri garapenak. Baina ondare original eta baliotsua izanik, horiek berreskuratzeko eta gozatzeko lanetan dihardu Bergarak. Sei lorategi bisitatzen dira horien historia eta arte-ezaugarriak ezagutzeko. Denak daude Turismo bulegotik gertu, bisita hasten den lekuan, hain zuzen.

• MOTA: BISITA GIDATUA

• IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean

• NON: Laboratorium Museoan elkartuko gara, ondoren, Bergarako erdigunean zehar ibiltzeko.

• IRAUPENA: 1H inguru

• DATAK: Erreserben arabera

• PLAZAK: MUGATUAK

• HIZKUNTZA: EUSK edo GAZT.

4. BERGARAKO GEOLOGIA ETA ONDAREA EZAGUTU FAMILIAN

Bergarako arroka-motak ezagutuko ditugu, lehenengo azalpen teorikoen bitartez, eta ondoren gure herriko kaleetan barrena ondare arkitektonikoan haiek antzematen; gure ondare geologikoa eta monumentala ezagutzeko asmoz.

• MOTA: TAILERRA/BISITA GIDATUA

• IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean

• NON: Museoan hasita

• FAMILIA OSOA. UMEAK: 8-10 URTETIK GORA

• IRAUPENA: 2 H • ORDUA: 11:00-13:00

• DATAK: 2 egingo dira: 1 euskaraz eta beste bat gaztelaniaz. Uztailak 11 (arratsaldez) eta 12 (goizez).

• PLAZAK: MUGATUAK

• HIZKUNTZA: EUSK ETA GAZT., BISITA BAKOITZEAN HIZKUNTZA BAT

5. MUSEOA GIDATUA

Zientziaren sorlekua izan da Euskal Herrian bere Errege Seminarioari esker. Bertan, duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu zuen, gerora Wolframa aurkitzeko aukera emango zuena. Museoa Bergaran dago, Errekalde jauregian, ingeles estiloko lorategi zoragarri baten erdian. Bertan Zientzia Bilduma ikusgarriak daude: Kimika eta Fisikako instrumentuak, Giza anatomia ikasteko modeloak eta Zoologia (mundu guztiko animaliekin). Erakusketa ikusgarria benetan!

• MOTA: BISITA GIDATUA

• IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean

• NON: Laboratorium Museoan elkartuko gara, ondoren Bergarako erdigunean zehar ibiltzeko.

• IRAUPENA: 1H inguru

• DATAK: Erreserben arabera

• PLAZA MUGATUAK

• HIZKUNTZA: EUSK edo GAZT.

6. DOLMENEN IBILBIDEA

Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar egiten da Soraluze, Elgoibar eta Bergarako udalerriak lotzen dituen Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa zeharkatuz. 9 Km-ko ibilbidean 7 monumentu megalitiko bisitatuko dira eta bukaeran gazta, ogia eta sagardoa dastatuko ditugu. Guztira, 3 orduko mendi-ibilaldi erosoa.

• IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: Izena emateko, Bergarako turismo bulegora deitu edo idatzi. Bergarako turismo bulegoa: (0034) 943 76 90 03 / turismoa@bergara.eus eta DEBEGESA.

• MOTA: BISITA GIDATUA/MENDI TXANGOA

• NON: Karakate mendiko tontorreko aparkalekuan hasi.

• IRAUPENA: 3-3,5 ordukoa, gazta eta sagardo dastatzea barne.

• DATAK: Egutegia bat dago udal webgunean. Hasiera ordua: 9:00

• PLAZAK: MUGATUAK • HIZKUNTZA: EUSK edo GAZT, dataren arabera.

• OHARRA: DEBEGESAk antolatzen du.

7. LORATEGIEN TAUPADA BERDEAK.

Biologia (Lorategien taupada berdeak) Lorategi historikoak bisitatuko dira, bertan gordetzen diren landareak ezagutzeko, bertakoak eta exotikoak. Biologo batez lagunduta egingo da ibilaldia Bergara barruan.

• MOTA: Bisita biologo baten laguntzarekin.

• DATAK: Uztaileko ostiral eta larunbat bat.

• IRAUPENA: 1 H • DATAK: Bi egingo dira. • PUBLIKOA: familiarra

• PLAZAK: MUGATUAK

• HIZKUNTZA: Bat EUSK eta bat GAZT.

8. GURE ELIKADURAREN SUSTRAIAK.

Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak (Arkeobotanika )

NON: Laboratorium museoa eta online.

• IRAUPENA: 1 H

• HIZLARIA: Amaia Arranz Otaegi / Arkeobotanikoa.

• DATAK: Uztailak 15. 19:00etan.

• PUBLIKOA: Orokorra

• PREZIOA: doan.

• PLAZAK: MUGATUAK bertatik bertara entzuteko. Online jarraituz gero, ez dago mugarik.

• HIZKUNTZA: EUSK

Departamento: