Denbora luzea pasa da Covid19aren erruz Bergarako kultura eskaintza aberatsa eten egin behar izan zenetik. Oraindik ere baldintzak ez dira lehengo berak, baina prestatzen ari garen Plan Integralaren barruan Udalak argi izan du kulturak herrian bere lekua berreskuratu behar duela, bai hartzaileen zein sortzaileen onurarako.

Horregatik kultura eskaintza mardula antolatu dugu datozen bi hilabeteetarako. Uztailean dagoeneko klasiko den Berumuga ostiraletako Espoloiko puntako musika plana izango da: lau emanaldi izango dira; proposamenak ez dira itsaso bestaldekoak, baina hala ere kalitate handikoak. 

Horrez gain, uztailean 15 kultura ekitaldi egingo dira udalerriko leku oso desberdinetan eta abuztuan 9: musika, antzerkia, tailerrak... Eta nabarmendu nahiko nuke auzoetara ere eraman ditugula hainbat ekintza. Balio dezala auzotarrek ekintzak bere horretan izateko eta besteok auzoetaz gozatzeko.

Azkenik esatea Udala oso pozik dagoela azken hilabeteotan herritar talde batek Kultura Mahaia eratu duelako, lankidetza bide garrantzitsuak zabaltzen dira. Mahai hau kultura maite duten herritar desberdinek osatzen dute eta horiekin elkarlanean herriko eskaintza are eta gehiago aberastuko da. Gure artean dauzkagu mahai horretako kide Josu Agirre eta Aritz Alustiza. Gozatu eta bizi kultura!

Gogoz hartu dugu udarako eskaintza anitz eta zabala antolatzeko erronka. Ostiral honetan bertan emango zaio hasiera Arragoak talde bergararren kontzertuarekin, Errekalden. Eta euria balego, Seminarioko karpan.

Uztailean, berriz, ostiraletako Berumugaren hitzordu saihestezinaz gain, publiko guztietarako eskaintza izango dugu: eskulan tailerrak izango dira karpan: helduentzat hilaren 2an eta umeentzat 16an; umeendako zinema egongo da; dantza tailerrak; kale-antzerkia; Aritzetaren kontzertua; Sara Sozaya eta Eyharts taldeen rock kontzertuak eta beste.

Gainera, auzoetan barrena izango dira ekitaldi bereziak: garagardo dastatzea San Juan auzoan; zine emanaldia Uberan; eta pintura eguna Basalgon.

Abuztuan, berriz, helduen zinema etorriko da San Martin plazara: lau emanaldi izango dira. Usondo parkean bi kontzertu izango dira: Xabi Bandini eta Indai, eta Bulegoa eta Lemak, bestetik. Eta Osintxun, Jazz Lounge Quartet batetik, eta Iker Lauroba bestetik. Horrez gain, Xabi Larrea Up ikuskizuna izango da San Martin plazan.

Emanaldi guztiak jarrita ikusi beharko dira

Hori guztia azalduta gogorarazi nahi genuke dakizuen bezala oraindik ere Covid19ren eraginez baldintzak ezohikoak direla; hortaz, emanaldi hauek guztiak jarrita ikusi beharko dira eta Udalak jarritako aulki kopuruak mugatuko duela aforoa. Udal langileek erraztuko dute jendeak jarlekua hartzea. Eta eskertuko da jendeak erantzukizunez jokatzea.

Eserlekuak ez dira aurretik erreserbatuko. Eta egunean bertan emanaldia hasi aurretik udal langileen laguntzarekin ikusleak jarri egingo dira.

Aforoak

-Angiozarko frontoia. 180 jarleku.

-Errekalde parkea. 108 jarleku.

-Espoloia. 125 jarleku.

-Osintxuko frontoia. 116 jarleku.

-Osintxuko plaza. 178 jarleku.

-Oxirondo plaza. 99 jarleku.

-Seminarioko karpa. 117 jarleku.

-San Martin Agirre plaza. 264 jarleku.

-Uberako frontoia. 60 jarleku.

-Usondo parkea. 155 jarleku

 

Programazioa

Ek. 26. 20:00 Arragoa Kontzertua. Errekalden. (Euria balego, Seminarioko karpan).

Uzt. 1. 19:00. Garagardo dastatzea. San Juan auzoan.

Uzt. 2. 17:00. Helduentzat eskulan tailerrak Izeder-en eskutik. Seminarioko karpan.

Uzt 3. 22:00. Tito Ramirez Combo. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt. 7. 19:00. Zinea umeentzat: ‘Pirata arratoia’. Espoloian.

Uzt. 8. 20:00. Kale antzerkia: ‘Turistreatzen’. San Martin plazan.

Uzt. 10. 22:00. The Bo Derek´s. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt. 15. 21:00. Zine emanaldia. Ubera auzoan.

Uzt. 16. Haurrentzat eskulan tailerrak Izeder-en eskutik. Seminarioko karpan.

Uzt. 17. 22:00. Anaut. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt 18. 22:30. Sara Zozaya eta Eyharts. Oxirondo plazan.

Uzt. 18. 19:00. Aritzeta abesbatzaren emanaldia Santa Marina parrokian.

Uzt. 21. 19:00. Zinea umeentzat: ‘Asterix eta edabe magikoa’. Espoloian.

Uzt. 23. 19:00. Antzerki arinak. Errekalden.

Uzt. 24. 22:00. Mice. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.

Uzt. 25. 10:00. Pintura Eguna. Basalgon.

Uzt. 29. 19:00. Ipuin kontaketa. Angiozarren.

 

ABUZTUA

Abuztuak 4, 11, 18 eta 25. Aire libreko zinema. 22:00. San Martin plazan. (Euria balego, Seminarixoko arkupetan).

Abuzt. 5. 20:00. Jazz Lounge Quartet. Kontzertua. Osintxun.

Abuzt. 6. 22:30. Bulego + Lemak. Kontzertua. Usondo parkean.

Abuzt. 26. 20:00. Xabi Larrea Up. Ikuskizuna. San Martin plazan.

Abuzt. 27. 22:30. Xabi Bandini + Indai. Kontzertua. Usondo parkean.

Abuzt. 30. 19:00. Iker Lauroba. Kontzertua.  Osintxun.

 

 

Departamento: