Ekainaren 26an, ostirala, zabalduko da udal liburutegia. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 20:30era egongo da zabalik; eta uztaileko egutegiari jarraituta, larunbatetan itxita.

Normaltasun berrira egokitutako segurtasun baldintzak bete beharko dira, baina erabiltzaileek sarbidea izango dute liburutegira eta ikasteko guneak ere erabilgarri egongo dira.

Bestalde, erabiltzaileek ezingo dute liburutegiko bilduma ukitu. Udal langileei eskatu beharko dizkiete nahi dituzten irakurgai edo bestelakoak.

Departamento: