Gaur, ostirala, The Bo Derek´s taldea kontzertua egingo du Espoloian 22:00etan, Berumuga programaren barruan.

Rias Baixas-eko (Galiza) hirukotearen gidaria Oscar Avendaño da (Siniestro Total taldeko baxu jotzailea) eta alboan ditu Deadwood, Los Waxy Gravies eta beste talde askotan ibilbitako musikari eskarmentudunak.

Hirukote honek ez du bolbora asmatu, baina rock-and-rollaren esentzia berreskuratzen jakin du maisutasunez eta umorez. Haien esanetan 'eskola zaharreko rock-and-rolla' egiten dute; eta gogora ekartzen dituzte Bo Didley, Dr. Feelgood, Little Richard, The Bishops, The Devil Dogs zein The Fleshtones, besteak beste.

Departamento: