Uztailaren 18an, larunbata, Moiazpi euskal dantza taldeak emanaldia egingo du San Martin plazan, 12:00etan. Kultura Mahaiak eta Udalak antolatuta. Eta ez igandean, karteletan aurretik iragarri arren.

Fandangoan eta arin-arinean oinarrituko dute ikuskizuna, koreografiak ere landuko dituzte, eta baita herrikoiak ere.

Emanaldi honetan beteranoek zein txikienek parte hartuko dute; eta Covid19 egoera luze honen aurrean taldeko kideak oso-oso motibatuta daude jendaurrean dantza egiteko.

Departamento: