Ostegunean, uztailaren 23an, Antzerki arinak formatuko ikuskizunak izango dira Errekalde parkean, 19:00etan. Euria egingo balu, Seminarioko karpan izango litzateke.

Hiru aktore arituko dira 20 eta 30 minutu arteko ikuskizunak antzezten: Xabi 'Jabato' Lopez (gaztelaniaz), Esti Curiel (euskaraz) eta Aitor Borobia, azken hau bergararra.

Aforoa mugatua da, 50 lagunekoa.

Kultura Mahaiak eta Udalak antolatutako udako programazioaren baitan dago.

Departamento: