Gaur, ostirala, 35. Moises Aspiazu bikote nagusientzako dantza txapelketa egingo da Seminarixoan, 19:30ean.

14 bikote lehiatuko dira, eta horietatik bat bergararra, Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok osatutakoa.

Ondorengo sariak banatuko dira:

1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.

2. Saria. Garaikurra eta 180 €.

3. Saria. Garaikurra eta 170 €.

Covid19 dela-eta, Seminarixoko aforoa mugatua egongo da. Txarteldegia hasiera baino ordubete lehenago zabalduko da.

Departamento: