Irailaren 21etik, astelehena, hasita astebetez Gureak pareko biribilgunean, bidegorrian, hobekuntza lanak egingo dituzte udal langileek.

Irisgarritasuna hobetzeko koska kenduko diote bidegorriko zebrabideari, eta espaloian eta arekatan ere lanean arituko dira.

Hala, printzipioz lanek ibilgailuen zirkulazioan ez dute eragingo, baina oinezkoak eta txirrindulariak pasatzeko saihesbide bat jarriko dute bidegorrian bertan.

Barkatu eragozpenak.