Ibargarai kaleko 4 eta 14 atarteen arteko tramua eraberritzeko lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte datozen egunetan.

Astean aipatu bezala, irailaren 25era arte Zurraderoko kurbatik ezingo da autobus ezta kamioi handirik pasa. Horregatik, Soraluzetik etorri eta Arrasateruntz doan autobusa ez da hortik pasako; eta ondorioz ez du Oxirondoko geltokian zerbitzua emango.

Bestalde, irailaren 21ean, astelehena, egun osoan Ibargarai 4 eta 14 arteko tramuan ibilgailu guztien zirkulazioa moztuta egongo da erdigunera joateko noranzkoan. Eta, ondorioz, Ibargarai 7-9ko eta Azokako autobus geltokiek ez dute zerbitzurik emango.

Azkenik, irailaren 22an, asteartea, eguerditik aurrera 3-4 bat orduz Ibargarai 4-14 tramuan ibilgailu guztien zirkulazioa moztuta egongo da bi noranzkoetan.

Barkatu eragozpenak.

Departamento: