Bergarako Udalak herriko ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin batera iraila hasieran adostu zuen eskola kirola eta gainontzeko eskolaz kanpoko udal zerbitzuak martxan ez jartzea osasun egoeraren garapena nolakoa den ikusi arte. Urria hasieran gaiari heltzea proposatu zen.

Testuinguru honetan Udala eta ikastetxeak berriz elkartu dira eta haurrei zuzendutako zerbitzuak modu mailakatuan martxan jartzea adostu dute.

Honela gauzatuko dira:

-Urriak 19: Udaleko ludoteka zerbitzuak eta eskola kirol egokitua martxan jarriko dira. Azokako Ludoteka zerbitzuaren izen ematea berehala jarriko da martxan.

-Urriak 21: Angiozar eta Osintxuko ludotekak. Auzoetako ludoteka zerbitzuen izen ematea urriaren 15ean jarriko da martxan.

-Azaroak 2: eskola kirola eta igeriketa eskola martxan jarriko dira. Entrenamenduak soilik jarriko dira martxan, ez txapelketa/lehiaketak. Eskola kiroleko taldeak martxan jartzeko ikastetxeetako burbuila taldeak errespetatuko dira. Hori dela eta, eskola kiroleko taldea sortzeko, gela bakoitzetik gutxienez 4 umek izena eman beharko dute. Eskola kirolaren izenematearen berri ikastetxe bakoitzak emango du.

Departamento: