Descripción: 

SINOPSIA Piñote eta Kalabazin lagunek, Sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Ikerketa lan hauetan, jirafarekin, tximinoarekin, elefantearekin edo krokodiloarekin elkarlanean arituko dira. Abentura honetan Lehoiarekin topo egiten dute, triste eta pentsakor dago azken hau, orro egin ezinik. Lehoiari laguntzeko eta kasua ebazteko, La Baldufako ikertzaile ausartek borondate osoz, Lehoiaren tristeziaren arrazoiak ikertzen saiatuko dira. Zer dela eta iraindu behar du Krokodiloak Lehoia behin eta berriz? Zergatik beste animalia guztiek baztertu egiten dute? Nola lor dezakegu sabanako erregea berriz ere adoretsu agertzea? Txikienei zuzendutako lan honetan, bikoiztu egiten den eszenografiarekin jolasten da, ekosistema berezi hau islatuko duen ezpazio erakargarria sortuz. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Piñote eta Kalabazinek hezitzaile eta familien kezka berdinak dituzte. Txikienak ere beraien lagunekin krudelak eta mingarriak izan daitezke. Baina argi daukagu, hezkuntzaren eta lanaren bitartez, positiboak diren tratu onak bultzatzen dituzten jarrerak indartu daitezkela, guztiontzako gozoa eta bizigarria den elkarbizitza eraikiz. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

FITXA TEKNIKOA Egilea: La Baldufa eta Ramon Molins Zuzendaritza: Ramon Molins Musika: Oscar Roig Argi diseinua: Miki Arbizu Eszenografia eta jantzien diseinua: Carles Pijuan Eszenografiaren eraikuntza: Juan Manuel Recio, Ferran López, Carles Pijuan Jantzien egilea: Olga Cuito Aktoreak: · Piñote: Enric Blasi edo Emiliano Pardo · Calabacín: Carles Pijuan edo Ferran López

Titere ikuskizuna

Gomendatutako adina: 3 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 47'

SARRERAK: www.seminarixoa.eus eta takilan

Autor: 
La Baldufa eta Ramon Molins
Día y hora: 
2 de Enero, Sábado a las 18:00
Organizador: 
Kultura zerbitzua
Ubicación: 
Seminarixoa
Precio: 
4.00 €
Idioma: