Descripción: 

SINOPSIA

Glu Glu taldeak “Erbia eta Dortoka” taulara eramango du. Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute. Umeek primeran pasatzen duten bitartean adimena garatzen laguntzen dien istoriak dira. Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo gara. Erbiak dortokari beti barre egiten dio, zergatik eta poliki ibili ohi delako, gauzak astiro egiteko ohitura duelako. Halako batean, Dortokak lasterketa egitea proposatuko dio erbiari: ea zeinek mendia azkarren gurutzatu. Erbiak pozarren onartuko du erronka. Azkenean, ordea, Dortokak irabaziko du zereginean etsiko ez duelako; poliki bada ere, pausoz-pauso bidean aurrera doa beti. Erbiak, ostera, nahiago du beste gauza batzuekin dibertitu: egun osoa telefonoarekin jolasean emango du, lasterketa ahaztu eta galdu arte. Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute.

Iraupena 45′. Adin gomendatua: 3-7 urte

SARRERAK: www.seminarixoa.eus eta takila. Urtarrilaren 20tik aurrera

Día y hora: 
6 de Febrero, Sábado a las 18:00
Organizador: 
Bergarako Udala
Ubicación: 
Seminarixoa
Precio: 
4.00 €
Idioma: