Berdintasun Kontseiluak bilera egingo du apirilaren 19an, astelehena, 18:30ean (ordu eta erdiko iraupena izango du). Udaletxeko pleno aretoan egingo da oraingoan.

Bilerara telematikoki konektatzeko aukera egongo da aldez aurretik Berdintasun zerbitzuari jakinarazita (berdintasuna@bergara.eus).

 

Gai hauek jorratuko dira: 

 

  • Martxoaren 8aren balorazioa.

  • II. Berdintasun Planaren ebaluazioa eta III. Planaren diseinua martxan jartzea.

  • Zaintza diagnostikoa eta gaia Jabekuntza Eskolan lantzeko aukera. 

  • Komentatu nahi den beste edozein gai.

 

COVIDaren egoera dela eta, ez da adin txikikoen zaintza zerbitzurik eskainiko. Kontziliazioa errazteko, bilerara telematikoki konektatzeko aukera egongo da (aurrez abisatuta).

 

Departamento: