Ikastaro berezi honek 60 ordu izango ditu eta doakoa izango da %85eko asistentzia izaten dutenentzako. Izena emateko epea urriaren 2ra arte dago irekita; ondoren, ikastaroa urriaren 7an hasiko da.

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiek eskaintza berezi bat dute kurtso hasiera honetan AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu da Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren artean, HABErekin elkarlanean.

Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Informazio eta izen-emate orria

Hainbat xehetasun ikastaroaz

  • Iraupena: 60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
  • Adina: 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
  • Noiz: Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
  • Egunak eta orduak aukeran laga ditugu oraingoz, zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eskaria egiteko orrian. Eskariak jaso ondoren erabakiko dugu zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango dizuegu interesa agertu duzuen guztioi.
  • Izena emateko epea: 2013ko urriaren 2a arte.
  • Ikastaroaren hasiera: 2013ko urriaren 7a.
  • Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.
  • Izena emateko eta informazio gehiagorako: Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53.

Adjuntos: