Izango diren ikastaroetan parte hartzeko plazen zozketan izena emateko epea irailaren 5ean bukatzen da.

Ohikoa den bezala 2013/14ko kirol ikasturtea martxan jartzeko prestakizun guztiak abian dira iada Agorrosinen.

2013/14 ikasturteko berrikuntzak

  • Igeriketa eskola. Kudeaketa aldaketa nabarmenak egiten ari gara eskaera handiena sortzen duen kirol-jarduerari erantzuna emateko. Itxaron zerrendak murriztu diren arren, oraindik orain eskaera handia da.
  • Gazteak. Aurten, Free Style dantzak eta Areto-bizikleta gazterekin batera, Multi-Gazte ekintza emango da: kirol eta gimnasia desberdinak batuko dituen eskaintza.
  • Igeriketa Helduak: Ohiko hastapen eta hobekuntza ikastaroekin batera, teknifikazio talde bi ateratzeko saiakera egingo da, igerian jakin bai baina hobetu eta entrenatu nahi dutenentzat.

Berrikuntza bezala, Zunba eta ur gimnasia terapeutikoak. Horiekin batera, betiko GAP, Bosu, Body-power, Aquaerobik, Yoga, Pilathes eta areto bizikleta arrakastatsuak mantendu egingo dira.

Argibide gehiago lortuko duzue www.agorrosin.net webgunean eta Agorrosingo harreran bertan.

Ekintzak, ordutegiak eta prezioak

Eskuorria ikusi

Plaza zozketa

Izango diren ikastaroetan parte hartzeko zozketan izena emateko epea irailaren 5ean bukatzen da. Ondoren, ikasturteko eskaintzarako zozketa irailaren 10ean egingo da. Aurtengoan 2.200 plaza izango dira 21 kirol jardueratarako.

Zozketa ostean, aukera egongo da libre geratzen diren plazetan izena emateko.