IMG_5416-2.jpg

Debagoieneko Mankomunitateak aurtengo urriaren 13an hasi eta 19ra arte, "Ura eta Erreka Deba Ibarrean" astea ospatuko du. Debagoiendarrak gure erreka garbia eta uraren kalitate egokia mantentzeko ditugun azpiegitura berriak ezagutzeaz gain, errekak duen benetako balioaz jabetu eta ur garbia baino askoz ere gehiago dela ohartzea ere izango lirateke ospatu behar dugun aste horretako helburu nagusiak.

Helburu horiek lortzeko hainbat ekitaldi prestatzen ari gara (erakusketak, hitzaldiak, errekaren garbiketa eguna, araztegietara bisitak, .....), eta, besteak beste, udako argazki-lehiaketa bat ere antolatzea erabaki da.

Udako argazki-lehiaketaren izenburua "Ura eta Erreka Deba Ibarrean" izango da eta hiru kategoria aurreikusten dira:

  • 14 urtera arteko kategoria.
  • 14-65 urte bitarteko kategoria.
  • 65 urtetik gorakoentzako kategoria.

Argazki-lehiaketako oinarriak, honako hauek izango dira:

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Kontaktua.
    • Adina.
    • Izenburua.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 20a.
  • Argazkiak digitalizatuta aurkeztuko dira.
  • Aurkeztutako argazki guztietatik 30 aukeratuko dira aurreaukeraketa batean, eta erakusketa egingo da Debagoieneko herri guztietan. Erakusketa ikustera doanak botoa eman ahal izango du, eta bertara joan barik, Udaletxe guztietako eta Mankomunitateko web orrietan ere ikusgai egongo dira nahi duenak bozkatu ahal izateko. Bozketa hauen ondoren irabazleak izendatuko dira.
  • Kategoria bakoitzean irabazle bat egongo da eta kasu guztietan oparia bertako produktuen otarra izango da. Argazki irabazleak "Ura eta Erreka Deba Ibarrean" astean izendatuko dira eta aipatutako web orrietan argitaratuko dira.
  • Bidali argazkiak eta datu guztiak e-postaz: argazkilehiaketa@debagoiena.com
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Debagoieneko edozeinek parte hartu ahal izango du (ez da adin mugarik izango).
  • Argazkiak beste inon argitaragabeak izango dira.

IMG_5416-2.jpg