turkia.jpg

Folkloreari lotutako emanaldiak, Berumuga zikloaren barruan talde alamaniar baten laguntza, pintura erakusketa Aroztegi aretoan eta gure auzoetako jaiak dira aste honek aukeran ematen dizkigunak.

Argentinatik etorriko dira euskal dantzak ostegunean San Martin Plazara 19:00etan, Zahar Alai Argentinako Euskal Etxeko dantzarien eskutik. Ostiralean eta ordu berean, berriz,Turkiako Gökmeydan Halk Oyunlari dantza taldearekin izango dugu folklore jaialdia.

Berumuga Zikloa bere bidetik doa eta aste honetan Beatnblow jazz, funk eta groove talde alemaniarraren musika entzuteko aukera emango digu ostiralean, Espoloian, gaueko 22:00etan.

Pinturazaleentzako Aroztegi aretoan Unai Azkarateren pintura erakusketa dago zabalik uztailaren 2era arte.

Eta uda sasoi honetan jaiak nonahi izaten dira eta gurean aste honetan Basalgon (Santiago jaiak 24an, 25ean eta 26an), Goimendin (Santixau jaiak 25ean) eta Bolun (Santa Ana jaiak 26an, 27an eta 28an ).


turkia.jpg