Egun, Errege Seminarioko kolektorea konpontzeko saneamendu sareko lanak ari dira egiten. Hauek bukatzean ekingo zaie erabilera anitzeko eremuaren zementazio lanei.

Aurreikusi bezala, Errege Seminarioaren patioan kirol eta aisi jardueretarako erabilera anitzeko eremua egokituko da non 30X15 metroko azalerako karpa bat (egun Labegaraietan kokatuta dagoena), bi saskibaloi kanasta eta bi futbol porteria jarriko diren.

Karparen zementazio lanei ekiteko, lehenik eta behin, Errege Seminarioaren saneamendu sarean egun egiten ari diren konponketa lanak bukatu behar dira. Horiek egin ostean hasiko dira karparen oinarriak jartzeko beharrezkoak diren zementazio eta asfaltatze lanak.