Erakusleiho lehiaketa 2021

Aukeratu bat.

 

Bozkatzeko azken eguna: martxoaren 4a.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak azken lanean heriotzaren gaia lantzen dute. Marimototsi ama hil zaio, eta naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere. Ideia hauek lantzerakoan lagungarri izan daiteke zuhaitza landatzea, hain zuzen ere pailazoen azken ipuinean eta ikuskizunean gauzatzen den ekimena. Honekin lotuta, pailazoek Bergarako herriari intxaurrondoa oparitu diote.

Intxaurrondoa guztion artean zainduko dugu, urtetik urtera haziz joango da eta iritsiko da fruituak ematera ere. Herriko haurrek aukera izango dute nahi dutenean zuhaitzari bisita egiteko, zuhaitza besarkatuko dute, haren inguruan borobilean eseri eta tertulian aritu, kantu eta dantza egin, jolastu... haren fruituak jaso eta hauek dastatuz, urtean zehar hil zaizkien senide eta lagunen inguruan hitz egiteko aitzakia izango dute.

Utzi gaituztenek zein hutsune utzi duten eta batez ere ze balio transmititu diguten partekatzeko aukera izango dugu horrela.

Bergarako Udalak pailazoen intxaurrondoa landatzeko hiru toki posible dauzka. Hirurak Laboratorium museoko lorategian, Errekalde parkean. Aukeratu hiru kokalekuetatik bat.

Eskerrik asko!