Bergarako Udalak KAFE KONPON egitasmoa jarriko du martxan. Egitasmo honen helburua berrerabilpenaren filosofia zabaltzea da. Normalean, etxean ditugun elektratresna txikiak (sikagailua, plantxa...) hondatzen direnean bota eta berriak erosten ditugu.
Bada, egitasmo honen helburua bertaratzen direnen artean jendeak eramaten dituen traste zaharrak konpontzea eta berrerabiltzea da. Guztia kafe goxo baten inguruan.
Horretarako herriko hainbat "manitas-txapuzas"-ekin harremanetan jarri da udala, eta egia esan harrera ona izan du egitasmoak.

Lehenengo hitzordua urriaren 8an izango da, 16:00an jubilatuen egoitzan.

Departamento: