Bergarako emakume bati gizon batek egindako eraso matxista arbuiatu du Bergarako Udalak. Erasotutako emakumearen eskura jarri ditu dauzkan bitartekoak, eta laguntza eman dio. Emakumeari eta haren ingurukoei elkartasuna adierazi nahi die Udalak. Indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko, atzo, uztailak 11, Osintxun egin zen elkarretaratzean parte hartu zuen udal ordezkaritza batek. Bergaran ez dugu indarkeriarik onartzen, eta horiek desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du Udalak, eta bide horretan lagun izan daitezen eskatzen die herritarrei.

Departamento: