Egoera ekonomiko zaurgarria izan dezaketen bergararrei lagundu asmoz, Bergarako Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (IBI-a, erdaraz) ordaintzen laguntzeko diru laguntza berria kaleratu du. Guztira, Udalak 20.000 euroko diru partida berria sortu du helburu honetarako, eta dagoeneko laguntza eskatzeko epea irekita dago, urriaren 31ra arte.

Dirulaguntza jasotzaile izateko baldintzei dagokienez, Udalak taula mailakatu bat diseinatu du, egoera zaurgarrienean dauden eskatzaileek lehentasuna izateko. Horretaz gain, hainbat baldintza zehaztu ditu eskaera egiteko.

Oinarri guztiak hemen kontsultatu daitezke: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU074127961

Zalantzak izanez gero, Bergararren Arreta Zerbitzuan (BAZ) kontsultatu daitezke.