Día: 
1 de Mayo, Miércoles
Ubicación: 
Labegaraieta auzoa

Asteartea, apirilak 30

19.00etan Jaiei hasiera emateko kiroldegiko kanpoko kantxetan elkartuko gara, musika eta umore onarekin! 19.15etan Patata tortila lehiaketa. Partehartzeko, osagai eta tresnak, norberak ekarri behar ditu [sua barne]. Jarraian, partehartzaileek egindako tortilak afalduko dituzte eta besteok, bokata afaria kiroldegiko karpan. Bakoitzak bere bokataren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezperan eskaera egiteko. 21.00etan DJ Julen Narbaiza.

Asteazkena, maiatzak 1. 10.00etan Diana Bergarako Txistulariekin. 11.00etan Meza Nagusia. Ostean salda eta txorizoa [aukeran, behi okela] bertaratzen diren guztientzat. 11.00etan Marrazki topaketa. Izena ematea momentua bertan irekiko da. 13.00etan Auzo poteoa musika eskolako fanfarrearekin. 14.30etan Bazkaria auzoan. Bakoitzak bere bazkariaren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezpera eskaera egiteko. 16.00etan V. Auzo-krossa. Jarraian parte hartzaileentzat mokadutxoa eta sorpresaz beteriko zozketa, herriko komertzio, taberna eta dendarien ekarpenekin. 17.30etan Haur eta gazteentzat jolasak. Ostean txokolatea eta buruhandiak eta erraldoiak. Jaiei amaiera emango diogu musika, dantza eta besarkada artean.