Astelehen honetan martxan jarri da bergararrek aurtengo Pentekosteetako kartela aukeratzeko bozketa herritarra.

Izan ere, Pentekosteak hurbiltzen diren heinean, Bergarako Udalak eta Jai Batzordeak martxan jarri dute urtero ospatzen den esku-programako azala aukeratzeko kartel lehiaketa Proposamenak aurkezteko epea bukatu ostean, guztira 14 kartel aurkeztu dira lehiaketara.

Orain, berriz, herritarren txanda izango da, eta, hori dela eta, astelehen honetatik asteazkenera –apirilaren 22tik 24ra– kartel gustukoena aukeratu ahalko dute hurrengo loturan: https://bergara.eus/eu/node/19429