Korrontzi musika taldeak eta Bergarako Moises Aspiazu dantza taldeak ‘K.Dantzan’ ikuskizun berezia eskainiko dute maiatzaren 4ean Bergarako frontoian. Proiektu honen bitartez, 2015.urtean Agus Barandiaran trikitilariak ideiatutako eta zuzendutako proiektua abian jarri zuen: Korrontzi Dantzan.

Proiektuaren hasierako helburua Euskal Herriko taldeak dantzan jartzea eta elkarrekin emanaldiak egitea izan zen. Aurten, bederatzigarren urtea beteko da proiektu arrakastatsu eta hunkigarri honekin, eta oraingoan Bergarako Moises Aspiazu dantza taldeko 20 dantzari ingururekin arituko da ordu eta erdiz. Sarrerak dagoeneko salgai daude https://seminarixoa.eus/gertaera/korrontzi-dantzan/ helbidean, eta lehen egunean 250 sarrera baino gehiago saldu dira.

Dagoeneko 70 dantza talde baino gehiago dira K.Dantzanen parte, eta, Euskal Herrira ez ezik, Madril, Bartzelona, Portugal eta Flandriaraino iritsi da. Eta, ez hori bakarrik, 2019an Korrontzi Dantzan proiektuak audientzia indize bikaineko telebista saioa ere izan zuen!

Beraz, proiektu hau KORRONTZI DANTZAN kontzertua Bergarako herritarren aurrean elkarrekin eskaintzean datza. Korrontziren dantza irakaslea Bergarako dantza taldearen entsegu lokalera hurbildu da eta dantzariei koreografia berriak irakatsi dizkie, baita bestelako dantzak elkarrekin prestatu ere.

Irakasleak koreografia horiek guztiak moldatu eta egokitu ditu taldearen dantzari kopurua, dantza-maila eta izaera kontutan harturik. Osotara lau entsegu trinko egin dituzte irakaslearekin hainbat dantza prestatzeko, eta, horrez gain, taldeak bere entseguak egin ditu ohiko jardueran.

Horretarako, hilabete batzuk lehenago Bergarako dantza Taldearekin elkarlanean hasi dirae. Hori eta gero, Seminarixoan musikari eta dantzariek elkarrekin emanaldia eskainiko dute.