Día y hora: 
10/18/2024 - 18:00
Precio: 
15.45 €
Organizador: 
Bergarako Udal Euskaltegia;Udaleko Euskara zerbitzua;Jardun Euskara elkartea
Idioma: 
Euskaraz
Descripción: 

Bergarako Udal Euskaltegiak bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Jardun euskara elkartearen laguntzarekin.

Ikastaroen ezaugarriak:
- Berba egiterakoan —ume eta nagusiok— egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
- Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere, gutxienez, 7 laguneko taldeak osatzen badira.
- 10 orduko ikastaroa da, 5 egunetan banatuta.
- Egunak: azaroaren 18, 20, 22, 25 eta 27an
- Ordutegia: 18:00/20:00 (moldagarria)
- Ikastaroan parte hartzeko matrikula 15,45 euro ordainduko da.

Ikastaroen helburuak:
- Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile edota edozein herritarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea eta euskalkian duten gaitasuna areagotzea.

Zeinek har dezakeen parte?
− 16 urtetik gorako edozeinek.

Izen-ematea eta tokia:
- Izena emateko epea: 2024ko azaroaren 13ra arte
- Udal Euskaltegian eman behar da izena: Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia), 943 764 453 eta euskaltegia@bergara.eus

Ubicación: 
Udal Euskaltegia