Bergarako Udalak Koldo Eleizalde literatura lehiaketaren 2025eko edizioaren sari banaketa ekitaldia ospatu du ekainaren 14an, joan den larunbatean, Seminarixoan. Aurtengo edizioan parte hartze nabarmena izan du lehiaketak: guztira 466 lan aurkeztu dira, azken urteotako kopururik altuena.

Adin tarte ezberdinetako haur eta gaztetxoek zein helduek parte hartu dute ipuin idatzia, poesia, bertsoak, komikia eta interpretazioaren modalitateetan. Guztira, 41 sari banatu dira, maila eta adinaren arabera banatuta. Sariak jaso dituztenen artean bakarka zein taldeka lan egin duten ikasleak daude, eta lanak originaltasuna, sormena eta hizkuntza zuzentasuna kontuan hartuta aukeratu dira.

Ekitaldian, eta sari banaketaz gain, hainbat lanen aurkezpen edo irakurketa ere egin da, parte hartzaile gazteen lana balioan jartzeko helburuz.

Hauek izan dira irabazleak:

Ipuin idatzia. 1. kategoria (2017-18an jaioak)

3 sari, maila berean:

·       Julen Burgaña. Lanaren izenburua: Amets bat.

·       Oier Lonbide. Lanaren izenburua: Unax eta itsasoa.

·       Garazi Villasuso. Lanaren izenburua: Lila sorgintxoa.

 

Ipuin idatzia. 2. kategoria (2015-16an jaioak)

3 sari, maila berean:

·       June Beitia. Lanaren izenburua: Iluntasunari beldurra.

·       Ane Beloki. Lanaren izenburua: Koldoren desioa.

·       Hodei Gallastegi. Lanaren izenburua: Ziba harrigarria. 

 

Ipuin idatzia. 3. kategoria (2013-14an jaioak)

3 sari, maila berean:

·       Malen Irazola. Lanaren izenburua: Izartxo eta laminak.

·       Xune Juaristi. Lanaren izenburua: Mendi berezia.

·       Anouk Izagirre. Lanaren izenburua: Kami eta Hami.      

 

Ipuin idatzia. 4. kategoria (2010-11-12an jaioak)

1. saria: Ekia Mendieta. Lanaren izenburua: Oreka.

2. saria:  Jone Lizaur. Lanaren izenburua: Etxetik urrun.

3. saria:  Ane Lobato. Lanaren izenburua: Mafia Capone.        

 

Poesia. 4. kategoria (2010-11-12an jaioak)

1. saria: Elixabete Gabilondo. Lanaren izenburua: Poema sorta.

 

Ipuin idatzia. 5. kategoria (2009an edo aurretik jaioak)

1. saria: Asier Iparragirre. Lanaren izenburua: Galda eta Mes.

2. saria:  Ione Fernandez. Lanaren izenburua: Erruaren orruak.

3. saria:  Jabier Martinez. Lanaren izenburua: Bi txerrikumeak

 

Poesia. 5. kategoria (2009an edo aurretik jaioak)

1. saria: Selene De Los Reyes. Lanaren izenburua: Pertsona ederrak.

2. saria:  Leire Martin. Lanaren izenburua: Egun gris eta urdinak.

3. saria:  June Tabares. Lanaren izenburua: Amaren malkoak.

 

Bertsoak. 1. kategoria (2011n edo ondoren jaioak)

4 sari, maila berean:

·       Elixabete Gabilondo, Martin Gabilondo eta Mariñe Gabilondo. Lanaren izenburua: Gurasoak

·       Mariaren Lagundia LH-4. Lanaren izenburua: Gabonak bertsotan.

·       San Martin Agirre, LH 5 B. Lanaren izenburua: Estereotipoak.

·       Aranzadi, LH 5B. Lanaren izenburua: Gure bihurrikeriak.

 

Komikia. 1. kategoria (2013-14-15ean jaioak)

2 sari, maila berean:

·       Itzal Alavarez, Maddi Lopez eta Zorione Fernandez. Lanaren izenburua: Galtzerdi galduen txokoa.

·       Jon Larrañaga. Lanaren izenburua: Bit saguzar itsua.

 

Komikia. 2. kategoria (2010-11-12an jaioak)

3 sari, maila berean:

·       Liher Sanchez eta Beñat Egidazu. Lanaren izenburua: Elkarlanean aurrera.

·       Maddi Torres, Alaia Zabalo eta Eider Bote. Lanaren izenburua: Graffitiak.

·       Ane Urzelai eta Maren Cenitagoya. Lanaren izenburua: Ikuskizun berezia.

 

Komikia. 3. kategoria (2009an edo aurretik jaioak)

1. saria: Maite Txintxurreta. Lanaren izenburua: Jon Maia tabernan.

2. saria:  Gari Garitano. Lanaren izenburua: Ordua.

 

Interpretazioa eta kontaketa. 1. kategoria (2019an edo ondoren jaioak)

·       San Martin Agirre, HH 5. Lanaren izenburua: Nire etxea.

 

Interpretazioa eta kontaketa. 2. kategoria (2013-2018an jaioak)

4 sari, maila berean:

·       Julen Poza, Uxue Inurrategi, Elene Garmendia eta Haizea Irizar. Lanaren izenburua: Uda dibertigarria.

·       Jarduneko antzerki eskola. Lanaren izenburua: Zoriontasunaren formula.

·       Ega Zabala. Lanaren izenburua: Txomin eskolan.

·       San Martin LH 3 B. Lanaren izenburua: Elusuko kondairak.

 

Interpretazioa eta kontaketa. 3. kategoria (2009-2012an jaioak)

1. saria: Bergarako Musika Eskola. Lanaren izenburua: Kriskitin ametsaren bila.

 

Interpretazioa eta kontaketa. 4. kategoria (2008an edo aurretik jaioak)

1. saria: Bergarako antzerki eskola. Lanaren izenburua: Nola gorde errautsak kolkoan.