Enviado por webmaster en Jue, 2025-07-03 09:32
Bergarako helduen Danborrada 2025 irailaren 15ean ospatuko da, astelehenean, gaueko 22:30ean, Udal biltegitik abiatuta. Parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.
Izen-emateko baldintzak:
· Taldearen izena, kide kopurua, danborra ala barrika joko duten eta zuzendariaren kontaktua (izen-abizenak eta telefonoa) udaletxera jakinarazi behar dira.
· Talde berriek izena emateko mezua bidali behar dute helbide honetara: gazteria@bergara.eus.
· Aurreko urteetan parte hartu dutenek WhatsApp taldeko galdetegia bete beharko dute.
Entseguak:
· Irailaren 1ean: Zuzendarien entsegu orokorra (Zabalotegi aretoan, 18:00etan).
· Irailak 2: Danbor joleen entsegua.
· Irailak 3: Barrika joleen entsegua.
· Irailak 8, 9, 10 eta 11: Entsegu bateratuak.
Entsegu guztiak 20:00etan izango dira Seminarioko karpan.
Taldearen osaera:
· Talde bakoitzak 20 eta 30 lagun artean izan beharko ditu (zuzendaria eta bandera eramaleak aparte).
· Parte hartzaileek gutxienez 18 urte izan beharko dituzte edo urte horretan beteko dituzte.
· Talde bakoitzak gehienez bi bandera eraman ahal izango ditu, eta bandera eramaleak taldeak berak lortu beharko ditu (gomendagarria: emakume bat eta gizon bat).
Beste baldintza batzuk:
· Zuzendariek haurren entseguetan laguntzeko konpromisoa hartzen dute.
· Talde guztiek ordezkari bana izendatu beharko dute antolaketa lan taldeetan parte hartzeko.
Eguraldiaren aurreikuspena:
· Eguraldi txarra egin arren, danborrada irtengo da.
· Talde bakoitzak erabakiko du irten ala ez, baina gutxienez 20 lagunek parte hartu beharko dute.
· Euria eginez gero, udalak pontxo gardenak banatuko ditu parte hartzaileen artean.
Izena emateko galdetegia: https://forms.gle/pjstrtYpG7rP6F3m9