Enviado por webmaster en Mar, 2025-10-14 12:59
Palestinaren aldeko lan uzteak eragina izango du asteazken honetara aurreikusita zegoen Karmele filmaren emanaldian.
Sarrerak itzultzeko hurrengo prozedurak eskainiko dira:
• Sarrerak interneten bidez erosi dituztenei zuzenean, automatikoki, itzuliko zaie dirua.
• Sarrerak eskudirutan erosi dituztenek, sarrerarekin Seminarixoako takilara joan beharko dute.
Horrez gain, Udalak gogorarazi nahi du Karmele filmaren beste hiru emanaldi daudela datozen egunotan (ostiralean, igandean eta astelehenean) eta emanaldi horietarako sarrerak Seminarixoa.eus-en daudela salgai.