Enviado por webmaster en Mié, 2025-10-29 11:49
Euskara modu ludikoan praktikatzeko aukera eskaini nahi du BERRIKETAN egitasmoak, Bergaran. Jardun euskara elkarteak, Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin, berriz martxan jarri du ekimena, euskaraz berba egiteko zailtasunak dituztenei laguntzeko asmoz.
Egitasmoaren helburua da euskaraz natural berba egiten dutenak eta euskara ikasten ari direnak edo berreskuratu nahi dutenak elkartzea, eta astean behin ordubeteko berriketa-saio informalak izatea. Taldeak 3-4 lagunek osatzen dituzte, eta ez dira klaseak, baizik eta euskaraz berba egiteko taldeak.
Aukera zabalak eskaintzen dira:
- Irteerak eta bisita gidatuak beste herritar euskaldunekin.
- Guraso-lagun taldeak, umeen ordutegietara egokituta.
- Hika-lagun taldeak, hitanoa praktikatzeko.
- Berba-lagun ibiltariak, paseoan euskara praktikatzeko.
- Eta baita Internet bidezko parte-hartzea ere, www.mintzanet.net webgunean.
Egitasmoa doakoa da, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa euskara maila altua izatea. Euskaraz dakitenek ere parte har dezakete laguntzaile modura, irakasle izan gabe, euskaraz hitz egiteko aukera eskainiz.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:
943 763 661
ardunkultura@topagunea.eus

