Día y hora: 
18 de Enero, Domingo a las 10:30

Zuotako askok jakingo duzuenez, bertan egin genuen lehen landaketa auzolanean... orain dela 4 urte!! Ondoren bi landaketa gehiago egin ditugu, eta baita gure mintegia sortu ere, inguruan jasotako ezkurrez osatua. Eta tarteka mantentze eta garbiketa lanak egin izan ditugun arren, oraingoan elkarlanean egitea polita izango litzatekeela iruditu zaigu. Egin beharreko lanak honakoak dira: hondatutako tutu eta zurkaitzak zuzentzea eta/edo aldatzea, tutu barruan hazitako belarrak kentzea zuhaitzen hazkuntzan laguntzeko, alperrik galdutako aleak ordezkatzea, ingurua txukuntzea guztiondako irisgarria izan dadin... Eta beti bezala goiz ederra pasatzea elkarlanean gozatuz. Egin beharreko lan mota dela eta, oraingoan ez zaigu etxeko txikienendako egokia iruditzen. Baina lasai, laster deituko ditugu Askatsuko istingaren bueltan landaketa txiki bat egiteko. Oraingoan ez da beharrezkoa izena ematea. Lanabesak eta eskularruak gure kontu. Arropa egokia ekarri (praka luzeak, euritarako oinetakoak, arropa erosoa) eta baita ura eta hamarretakorako zerbait. Goizeko 10:30etatik aurrera han izango gara; beraz zatozte zuzenean sailera. Hemen kokapena: https://maps.app.goo.gl/YbjyonCNwGcHE7nC7