Día y hora: 
8 de Febrero, Domingo a las 10:30
Ubicación: 
San Martzial, Askatsu inguruan

ASKATSU inguruko herri-lurretan izango da, istingaren bueltan alde batetik, eta iturriaren ondoko lursailean (iaz landaketa egin genuena) bestetik.
Beti bezela, espezie ezberdinetako zuhaitzak landatuko ditugu: gaztainondoak, lertxunak,makatzak, haritzak, urkiak, sagarminak, gorostiak, haginak...
Kabi-kutxak eta saguzarrendako kutxak ere jarriko ditugu inguruan, hegazti eta saguzarrei babesa eskaintzeko eta, istingarekin batera, biodibertsitatea sustatzen laguntzeko.

Bide batez, San Martzialaldeko lursaileraino basoan zehar doan bidexka ezagutzeko aukera izango duzue, eta baita haren inguruan egindako lanak azaltzen dituen eta jarri berri den kartel dotorea ikusteko ere.
Eta amaitzeko, nola ez, HAMARRETAKO goxo-goxoaz gozatzeko aukera izango dugu, San Martzialgo kantinan.

Lursaila adin guztietarako da egokia: beraz, zatozte etxeko txikiekin! Bazkide ez diren inguruko lagun, senide eta lankideak ere animatu.
Eguraldia lagun, goiz ederra pasatuko dugu eta gure proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera bikaina izango da.

Antolatzailea: KUKUBASO ELKARTEA