Enviado por webmaster en Mié, 2026-01-28 09:53
“Eskolan sukaldea daukagu eta orain zer?“ jardunaldia ospatuko da urtarrilaren 31ean Bergarako Udaletxeko pleno aretoan. Jardunaldi hau hezkuntza-komunitateetako eta tokiko erakundeetako kideei zuzendua dago eta beronen bidez lehen hurbilketa egin nahi da eskola-jantokien kudeaketa deszentralizatuari.
Hezkuntza Sailak sukalderik gabeko ikastetxe publikoak eraikitzeko duen politika lehengoratzea lortu den arren, katering makro-enpresek kudeatutako jantoki-eredua blindatuta dauka Hezkuntza sailak. Erantzunik gabe jarraitzen dute hainbat aldarrikapenek eta 2016ean abiatutako proiektu pilotuen ez daukate oraindik aterki juridikorik .
2019an Eusko Legebiltzarrak hartutako konpromiso politikoa oinarri hartuta, eskola-jantokien kudeaketa deszentralizatuari buruzko hausnarketa egingo da. Horretarako, gaian aditua den Aitor Bilbao abokatu bat izango da eta bi esperientzia ezagutuko dira: udal-kudeaketa Araitz-Betelun eta Urduñako esperientzia.
Informazio praktikoa
Eguna eta ordua: urtarrilaren 31ean 10,00etatik 13,30etara.
Lekua: Bergarako udaleko pleno aretoa (San Martin plaza)
Garraio publikoz etortzeko (ibargarai geltokia): https://gipuzkoa.avanzagrupo.com/eu/lineas-y-horarios/horarios
Autoz etortzeko: Aparkalekuak
Izen ematea: https://labur.eus/gpgau31
Hizkuntza: euskara (xuxurlariak izango ditugu)
Harremanetarako: info@gureplateragureaukera.eus / 623 433 348

